[ARGAZKIAK] Sari ugari Uharte Arakilgo Artzain Egunetik eskualdera

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 31

Atzo, abuztuaren 30a, Uharte Arakilen Artzain Eguna egin zuten, eta horren barrenean, hainbat lehiaketa egin zituzten. Bertzeak bertze, gazta lehiaketa, esne ekoizpenaren lehiaketa eta Nafarroako Artzain Zakur Txapelketa. Eskualdeko artzain, abeltzain eta gaztagileek sariak lortu zituzten.

Eskualdeko herritarrek, sari hauek lortu zituzten. 

Esne ekoizpenaren lehiaketa

Lehiaketa morfologikoa

Ardi muturgorriak:

1. Aitor Agirre (Azpilkueta): trofeoa eta 150 euro.

2. Nerea Mortalena (Arraioz): trofeoa eta 100 euro.

Ardi muturbeltzak:

1. Irigoien Rekarte (Arizkun): trofeoa eta 150 euro.

Bildots muturgorriak

1. Aitor Agirre (Azpilkueta): trofeoa eta 150 euro.

3. Nerea Mortalena (Arraioz): trofeoa eta 50 euro.

Bildots muturbeltzak

1. Irigoien (Arizkun): trofeoa eta 150 euro.

Ustiategi hoberenaren saria

1. Irigoien (Arizkun): trofeoa.

Hobekuntza genetikoaren lehiaketa

Ardi muturgorrietan, esnearen proteinaren arabera: Manex Urrutia Azkarraga (Azpilkueta): trofeoa eta 100 euro.

Gazta lehiaketa

3. Otxunea (Lesaka): trofeoa eta 125 euro.

Nafarroako Artzain Zakur Txapelketa

2. Jorge Oteiza (Oronoz): trofeoa eta 175 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun