Adosen VI. Plazaz Plaza Txapelketako finalerdietako protagonistak erabaki dira

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 31

Iturriaga leitzarrak garaipen garbia lortu zuen igandean Eltziegon, Mendibururekin batera. Heldu den larunbatean finalerdia jokatuko dute Artaxoan, Barrokalen eta Orbegozoren kontra.

Datorren larunbatean Artaxoan jokatuko diren finalerdietako irabazleek irailaren 12an jokatuko dute finala ehun urte bete dituen Gorostapoloko frontoian

Ados Pilota Elkarteak seigarren aldiz antolatutako Plazaz Plaza Txapelketako ligaxkako azken jardunaldia jokatu zuten igandean Eltziegon (Araba) eta finalerdietako bikoteak zehaztuta geratu dira. Lehen partidan Oskozek eta Ruiz de Larramendik 30-15 irabazi zieten Aldaregiari eta Arrastiari eta bigarrenean, Iturriaga leitzarrak eta Mendiburuk 30-13 irabazi zieten Angururi eta Agirreri. Bi partidatan bikote gorria izan zen jaun eta jabe.

Finalerdiak irailaren 5ean Artaxoan

Gauzak honela, irailaren 5ean Artaxoan jokatuko diren finalerdiak honela gelditu dira:

Lehenbizikoan, Iturriaga eta Mendiburu, Barrokalen eta Orbegozoren kontra ariko dira eta bigarrenean, Oskoz eta Ruiz de Larramendi, Aranbururen eta Agirreren kontra.

Ehun urte bete dituen Erratzuko Gorastapoloko pilotalekuan irailaren 12an jokatuko den final handirako txartelak jokoan izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun