Partidaz betetako bi hilabeteren ondotik, Plentzia eta Bakion asteburuan jokatutako jardunaldi bikoitza eta gero, Udako Master Laboral Kutxa torneoak egina du lehen galbahe handia eta ezagutzen ditugu, dagoeneko, Zeberion hasiko den Urrezko Liga jokatuko duten sei bikoteen izenak.
Honela, larunbatean Plentzian jokatutako jaialdiko lehen partidan, Sagarduik eta Mendizabalek 22-18 irabazi zieten Arrizabalagari eta Zabalari. Bigarrenean, berriz, Zabaletak era Erasunek 22-11 irabazi zieten Etxegarairi eta Bergarari.
Bakioko azken jardunaldira, beraz, aukeraren batekin ailegatu ziren Sagardui eta Mendizabal, baina 11-22 galdu zuren Etxegarairen eta Bergararen kontra eta Urrezko Ligatik kanpo gelditu ziren
66 punturekin, Goiuri Zabaleta eta Erasun izan dira lehen fase honetako bikoterik onena eta hauekin batera, Aldai eta Nahia Bertiz sunbildarra, Salsamendi-Oses, Etxegarai-Bergara, Arrizabalaga-Zabala eta Arraiza-Gaminde sailkatu dira bigarren faserako. Ruiz de Infante-Capellan eta Alize Sagardui eta Mendizabal txapelketatik kanpo gelditu dira.
Lehen faseko sailkapena
- Zabaleta-Erasun 66 puntu
- Aldai-Bertiz 57 puntu
- Salsamendi-Oses 54 puntu
- Etxegarai-Bergara 50 puntu
- Arrizabalaga-Zabala 50 puntu
- Arraiza-Gaminde 49 puntu
Kanpoan:
7. Ruiz de Infante-Capellan 38 puntu
8. Sagardui-Mendizabal 35 puntu
Urrezko Liga
Igandean, Zeberioko pilotaleku ederrean hasiko den Urrezko Liga honetan bi triangular jokatuko dira eta; Artziniega, Zarautz, Ordizia, Galdakao eta Mendaro ere bisitatuko ditu bigarren fase honek eta multzo bakoitzeko bi bikoterik onenek irailaren 19an Oñatin jokatuko diren finalerdietarako txartelak eskuratuko dituzte. Final handia, aldiz, irailaren 27an dago iragarria, Sopelan, ETB-1 eta ETB on kateetan zuzenean emango den jaialdian.
Urrezko Liga bi multzoak honako hauek izango dira.
A Taldean
- Zabaleta-Erasun
- Arraiza-Gaminde
- Etxegarai-Bergara
B Taldean
- Aldai-Bertiz
- Arrizabalaga-Zabala
- Salsamendi-Oses