Euskal Jai Erremonte Fundazioak antolatutako Nafarroako Foru Komunitateko Erremonte Profesionaleko XXI. Txapelketako bederatzigarren eta ligaxkako azken aurreko jardunaldia jokatuko dute abuztuaren 29aan Los Arcoseko pilotalekuan. Larunbatean 18:00etan hasiko den jaialdiko txapelketako partidan, min hartutako Xanti Uterga doneztebarraren ordez ariko den Mikel Mikelarena oiztarra eta Agirrezabala, Jon Sagaseta iruritarraren eta David Mitxeo doneztebarraren kontra ariko dira.
Jaialdiko lehen partidan, berriz, Zeberio II.a eta Otano, Eloi Otxandorena doneztebarraren eta Barricarten kontra ariko dira.
Euskal Jai Erremonte Fundazioak antolatzen duen jaialdi hau ADONA elkartearen aldekoa izanen da. 22 urtez goitikoek hamar euroko sarrera-dohaintza egin beharko dute eta 16 eta 22 urte artekoek bortz eurokoa. Ttikiagoek doan izanen dute.