Podiumeko hirugarren koxkara Berriozarreko Iker Goldarazena (13.36) igo zen, Iruritako Xabier Mitxelena ez zen urruti ibili, baina laugarren izan zen (13.44) eta Osakarreko Urko Erize bosgarren izan zen.
Abuztuaren 15ean Arantzan jokatutako finalean Jose Maria Benito izan zen txapeldun eta Unai Valverde txapeldunorde eta biak igoko dira bigarren mailara
Nafarroako hirugarren mailako aizkolari txapelketaren finala jokatu zuten abuztuaren 15ean Arantzako pilotalekuan. Iruñeko sanferminetan jokatutako kanporaketan hamabortz aizkolari aritu ziren eta bortzek lortu zuten finalerako txartela. Horien artean, Segoviako aizkolariak nagusitu zirela erran daiteke. Jose Maria Benito (Valsain-Segovia) suertatu zen txapeldun 45 ontzako bi enborrak eta bi kanerdikoak 12 minutu eta 3 segundotan moztu ondotik. Bigarren, Unai Valverde (El Espinar-Segovia) izan zen, 12 minutu eta 48 segundoko denborarekin. Biak igoko dira bigarren mailara.
Podiumeko hirugarren koxkara Berriozarreko Iker Goldarazena (13.36) igo zen, Iruritako Xabier Mitxelena ez zen urruti ibili, baina laugarren izan zen (13.44) eta Osakarreko Urko Erize bosgarren izan zen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.