Nafarroako Foru Komunitateko Erremonte Txapelketako finalerdietako protagonistak erabakiak gelditu dira

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 24a

Barricart, Matxin III.a, Agirrezabala eta Xanti Uterga doneztebarra, larunbatean Hendaian. Gorriek irabazi zuten.

Euskal Jai Erremonte Fundazioak antolatutako Nafarroako Foru Komunitateko Erremonte Profesionaleko XXI. Txapelketako jardunaldi hirukoitza jokatu dute asteburu honetan Hendaian eta Aurizberrin eta honenbertzez, jakina da zein lau bikote ariko diren finalerdietan. Zeberio II.a eta Ion kanporatuak gelditu dira.

Jardunaldi hirukoitza jokatu dute asteburuan Hendaian eta Aurizberrin eta Zeberio II.a eta Ion txapelketatik kanpo gelditu dira

Larunbatean Hendaian jokatutako lehen partidan, Xanti Uterga doneztebarrak eta Agirrezabalak 35-21 irabazi zieten Matxin III.ari eta Barricarti. Uterga jaun eta jabe izan zen eta 23 tanto egin zituen, gibelean hutsik egin e zuen Agirrezabalaren laguntzarekin.

Bigarren partidan, Jon Sagaseta iruritarrak eta David Mitxeo doneztebarrak 35-30 irabazi zieten Zeberio II.ari eta Ioni.

Hendaiako bigarren partidan, Mitxeok eta Sagasetak (urdinez) irabazi zieten Ioni eta Zeberio II.ari.

Aurizberriko txapelketako partidak Eloi Otxandorena doneztebarrak eta Otanok 35-15 menpean hartu zituzten Zeberio II.a eta Ion eta, honenbertzez, bikote gipuzkoarra txapelketatik kanpo gelditu da.

Jaialdiko lehen partidan, Osesek eta Baztanek 30-23 irabazi zieten Koteto Ezkurra III.a doneztebarrari eta Xuban Ilarregi oiztarrari.

Los Arcosen abuztuaren 29an

Gauzak honela, abuztuaren 29an jokatuko dute Los Arcosen txapelketako ligaxkako bederatzigarren jardunaldia, azken aurrekoa: Xanti Uterga eta Agirrezabala, Jon Sagasetaren eta David Mitxeoren kontra ariko dira. Lehenbizikoek garaipena behar dute ligaxka sailkapen buruan akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun