Elikadura sistemaren inguruko jardunaldi batzuk eginen dituzte urrian Baztan-Bidasoan

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 21a

Baztan-Bidasoaldeko Elikadura Dinamizatzaileak jakinarazi duenez, urriaren 3an goiz osoko hitzordua antolatu dute. Xehetasunak aitzinerago emanen dituzte, baina elikaduran interesa duten eragileei eta herritarrei zuzendutakoa izanen da. 

Aitzindu dutenez, «tokiko elikadura sistema iraunkor bat sustatzeko bertze zenbait herritan garatzen ari diren ekimenak ezagutzeko aukera izanen dugu, baita hausnarketetarako tartea ere».

Irailean informazio zehatzagoa emanen dute eta orduan irekiko dute izena emateko epea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun