Berako besten barrenean, pilota jaialdi bikaina izan zuten abuztuaren 4an, jendez gainezka ageri zen Eztegara pilotalekuan. Lehen partidan, Goizuetako Beñat Apezetxea II.ak eta Igantziko Joseba Aldabek erraz irabazi zuten, 22-9, Agirreren eta Ugartemendiaren kontra. Partida nagusia, Masters Kutxabank txapelketakoa, berdinduagoa izan zen eta azkenean, Ezkurdiak eta Albisuk 22-21 irabazi zieten Lasori eta Martijari, pilotazaleak gozarazi zituen partidu ikusgarri baten ondotik. Lasok hamabortz partida zeramatzan galdu gabe, baina bolada hori Beran eten da.
Ortzegunean emakumeak
Asteartean gizonezkoen txanda izan bazen, abuztuaren 6an, ortzegunean 17:30ean hasita, emakumezkoen elite mailako pilota partiduak jokatuko dituzte Eztegara pilotalekuan: lehenengoan Aldai eta Nahia Bertiz sunbildarra, Ruiz de Infanteren eta Capellanen kontra ariko dira eta, bigarrenean, Salsamendi eta Mendizabal, Goiuri Zabaleta leitzarraren eta Gaminderen kontra.