Lehenbiziko proba konbinatuan, txokor biltzen (lagun bat), zakuarekin (bi lagun), aizkoran (lagun bat), lasterka (bi lagun) eta arpanean (bi lagun, bat emakumezkoa eta bertzea gizonezkoa) aritu ziren eta Irurita nagusitu zen (24.05), Ultzamaldea izan zen bigarren (25.45) eta Bortziriak hirugarren (28.29).
Bigarren proba konbinatuan, bertzalde, txinga eramaten eta ingude altxatzen aritu ziren. Bietan bi lagun aritu ziren, emakumezko eta gizonezko bana. Ingudearekin, 121 altxaldi egin zituen Ultzamaldeak, 117 Iruritak eta 110 Bortziriak taldeak. Txinga eramaten 5 minutu eta 34 segundo iraun zuen Iruritako bikoteak, 5 minutu eta 9 segundo Bortzirietakoak eta 4 minutu eta 54 segundo Ultzamaldekoak.
Finala abuztuaren 22an Larraintzarren
Nafarroako Herriz Herri Txapelketako hirugarren jardunaldia abuztuaren 16an Burlatan eginen dute, 19:00etan, eta Berriozar, Bortziriak, Txantrea eta Ultzamaldearen txanda izanen da. Finala abuztuaren 22an Larraintzarreko Ultzama frontoian jokatuko dute, 18:00etan. Lau taldek parte hartuko dute.