Mendialdeko Bote Luze Txapelketako jardunaldia izanen dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 31

Ekainaren 27an Etxalarren jokatu zen Mendialdeko Bote Luze Txapelketako jardunaldiko pilotariak.

Mendialdeko bote luze txapelketa jokoan da. Bera, Etxalar, Urdazubi, Senpere, Baztan, Sara, Ainhoa eta Zugarramurdiko pilotariak lehian ari dira modalitate berezi honetan. Dagoeneko Urdazubin, Erratzun, Etxalarren eta Zugarramurdin jokatuak dituzte partidak eta abuztuaren 1ean, larunbatean 09:00etan hasita jokatuko dute jardunaldia Berako Eztegara pilotalekuan.

09:00etan hasiko da jardunaldia frontoian eta emakumeen eta gizonen lau partida jokatuko dituzte

Emakumezkoen eta gizonezkoen lau partida jokatuko dituzte: lehenik Berako eta Sarako emakumeak ariko dira nor baino nor gehiago; ondotik, Sarako eta Baztango gizasemeak; hirugarren partidan Zugarramurdiko eta Etxalarko emakumeak eta laugarrenean, Berako eta Ainhoako gizonezkoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun