Bigarren jardunaldia, berriz, larunbatean jokatuko dute Beran
Lehenbiziko proba konbinatuan, txokor biltzen (lagun bat), zakuarekin (bi lagun), aizkoran (lagun bat), lasterka (bi lagun) eta arpanean (bi lagun, bat emakumezkoa eta bertzea gizonezkoa) aritu ziren eta Berriozar nagusitu zen (23.52). Bigarren postua lortzeko lehia estua izan zen eta 7 segundoko aldearekin nagusitu zitzaion Irurita (26.12) Txantreari (26.19).
Bigarren proba konbinatuan, bertzalde, txinga eramaten eta ingude altxatzen aritu ziren. Bietan bi lagun aritu ziren, emakumezko eta gizonezko bana. Ingudearekin, 118na altxaldirekin berdinduak gelditu ziren Irurita eta Txantrea eta 111 altxaldi egin zituen Berriozarrek. Txinga eramaten 6 minutu eta 24 segundo iraun zuen Iruritako, bikoteak 5 minutu eta 22 segundo Berriozarkoak eta 4 minutu eta 42 segundo Txantreakoak.
Larunbatean Beran bigarren jardunaldia
Bigarren jardunaldia abuztuaren 1ean Beran izanen da, 18:30ean Altzateko frontoian, eta Bortziriak, Irurita eta Ultzamaldea taldeak ariko dira; hirugarrena abuztuaren 16an Burlatan eginen dute, 19:00etan, eta Berriozar, Bortziriak, Txantrea eta Ultzamaldearen txanda izanen da. Finala abuztuaren 22an Larraintzarreko Ultzama frontoian jokatuko dute, 18:00etan. Lau taldek parte hartuko dute.