Elizondon ortziralean jokatutako lehen jardunaldian 35-18 irabazi zieten Sagasetari eta Mitxeori
Hasiera berdindua izan zuen partidak, seinako berdinketara arte. Baina hor, hiruzpalau tantoko aldea hartu zuten gorriek eta pixkanaka aldea handitzen joan ziren. Azkenean izan zuten alderik handiena, hamazazpi tantokoa (35-18). Otxandorenak 19 tanto egin zituen, Mitxeok 8 eta bosna Otanok eta Sagasetak.
Jaialdiko lehen partidan Malerrekako lau erremontista izan ziren aurrez aurre: debuta egin berri duen Zorion Zelaieta eta Xuban Ilarregi oiztarrek 30-27 irabazi zieten Koteto Ezkurra III.a doneztebarrari eta Markel Leatxe donamariarra, partida polit baten ondotik.