23 urtez beheitiko kategorian Oihan Aleman iruritarra, Jon Egizabal leitzarra eta Eneit Bertiz sunbildarra aritu ziren eta junior mailan Unai Iñarrea igantziarra
23 urtez beheitiko kategorian, BTT Navarra Metalgraf taldeko Eneit Bertiz sunbildarrak eta Saltoki Orbea taldeko Oihan Aleman iruritarrak eta Jon Egizabal leitzarrak parte hartu zuten. Bero handia egin zuen eta Oihan Aleman hamabigarren postuan sartu zen. Jon Egizabalek eroriko bat izan zuen eta postu batzuk galdu zituen, baina halere 15. izan zen. Eneit Bertiz sunbildarrarentzat ez zen egun hoberena izan eta 17. postuarekin konformatu behar izan zuen.
Junior mailan, Saltoki Orbea taldeko Unai Iñarrea igantziarrak hamazazpigarren postua eskuratu zuen