Saldiastarrak Aldabe izanen du lagun eta goizuetarrak Barrenetxea IV.a, larunbatean 16:30ean Galarretan hasiko den jaialdiko partida nagusian
Finaleko lau erremontistetatik hiru beraien ohiko lekuetatik kanpo ariko dira: Juanenea eta Barrenetxea izanen dira aurrelariak eta biek ongi egiten dute. Juaneneari dagokionez, ulertzekoa da, aurrelari bezala hasi baitzen profesionaletan. Hernaniarra guttiagotan aritu da aurreko koadroetan, baina egin duenean ederki moldatu da. Aldabek ere lekuz aldatu eta atzelari jokatuko du. Txapelketan zehar leku berrira ongi egokitzen joan da. Zubiri goizuetarra bakarrik da bere betiko lekuan ariko dena, atzelari.
Ligaxkan partida guziak irabazi dituzten Barrenetxea IV.a eta Zubiri izanen da faborito, baina finala beti ezberdina izaten da. Pilotak aukeratzerakoan, Juaneneak eta Aldabek motelagoak bereizi zituzten eta biziagoak Barrenetxeak eta Zubirik, goizuetarraren sakea aprobetxatu eta jokoan Aldabe bilatzeko.
Uztailaren 25eko jaialdia, larunbatean 16:30ean Galarretan
- Deskarga eta Eskudero, Susperregiren eta Goikoetxearen kontra
- Juanenea eta Aldabe, Barrenetxea IV.aren eta Zubiriren kontra SUMMER SEASON TXAPELKETAKO FINALA
- Segurola eta Larrañaga, Aiestaran VII.aren eta Azpirozen kontra