Lehenbiziko partidan Peña II.a eta Loza, Iker Salaberria goizuetarraren eta Morgaetxeberriaren kontra ariko dira eta partida nagusian, Laso eta Martija, Larrazabalen eta Zabaletaren kontra
Jaialdiko lehenbiziko partidan, Peña II.a eta Loza, Iker Salaberria goizuetarraren eta Morgaetxeberriaren kontra ariko dira eta partida nagusian, Laso eta Martija, Larrazabalen eta Zabaletaren kontra.
Sarrerak aitzinetik erosten ahal dira BIOK Outdoors Luzaideko eta Dantxarineko establezimenduetan eta antolakuntzak gaitutako salmenta kanalen bidez. Gainera, VENTA BIOKen eskutik bi sarrera bikoitz zozkatu ditugu TTIPI-TTAPA/ERRAN kideen artean. Erratzuko Manttoni Ballarena Iturburu eta Narbarteko Begoña Vertiz Arrastioa izan dira saridunak.
Taldeak adierazi duenez, «pilota gure herriaren nortasunaren parte da. Belaunaldiz belaunaldi transmititu den kirola da, gure pilotalekuak bete dituena eta gure herrietan oroitzapen ahaztezinak sortu dituena. Horregatik, BIOK Taldeak tradizio hori bizirik mantentzeko eta belaunaldi berriei transmititzeko lanean jarraituko du.