Joaneko partidan 6-1 irabazten izan zen Oiz A, baina Doneztebeko taldeak markagailua irauli zuen. Beharbada horregatik ohi baino burumakurrago izan ziren Donezteben eta Doneztebe Titi taldeak uste baino errazago lortu zuen finalerako txartela (3-0, 3-1, 8-1, 8-2 eta 9-2).
Bigarren finalerdiko itzulerako partida uztailaren 26an, igandean 17:00etan jokatuko dute Oizko plazan, Oiz B eta Arraioz Zubiondoa-Indakoa taldeen artean. Arraiozen etxeko taldea nagusitu zen, 9-5, baina oiztarrek bere plazan ari direla baliatu nahiko dute, lehen aldiz finalean izateko.