[ARGAZKIAK] Mendialdeko Bote Luze Txapelketako jardunaldi ederra jokatu dute larunbatean Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 20a

Nafarroako Pilota Federazioak eta Laxoa Elkarteak, Iruhbi pilota egitasmoaren baitan antolatutako Mendialdeko Bote Luze Txapelketak aitzinera segitzen du eta larunbat goizean jardunaldi ederra jokatu zuten Zugarramurdiko Azketa pilotalekuan, lau partidarekin.

Emakumezkoen bi partida eta gizonezkoen bi partida jokatu zituzten larunbat goizean Azketa pilotalekuan

Maiatzean eman zen martxan txapelketa, eta finala Sarako bestetan izanen da. Tartean, aipatu bezala, uztailaren 18an Zugarramurdiko frontoian aritu ziren: emakumezkoetan, Zugarramurdi eta Ainhoaren arteko partidan lapurtarrak nagusitu ziren eta, aldiz, Sarako eta Etxalarko emakumeen arteko norgehiagokan, nafarrak. Segidan, gizonezkoak aritu ziren, Senpere Urdazubiren kontra lehenik eta Sara Etxalarren kontra segidan. Bietan lapurtarrak gailendu ziren. Hurrengo jardunaldiak abuztuaren 1ean Beran eta abuztuaren 15ean Ainhoan jokatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun