Laxoa txapelketako lehen finalista gaur arratsaldean ezagutuko da Donezteben

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 17a

Ioritz Zelaieta Oiz Ako sakelaria, joan den urtean Bear-Zanan jokatutako finalean.

XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketako lehen finalista gaur ezagutuko da. Uztailaren 17an, ortziralean 18:30ean hasita jokatuko dute finalerdietako itzulerako partida Doneztebeko Bear-Zanan, Doneztebe Titi eta Oiz A taldeen artean. Doneztebarrek 7-9 irabaztea lortu zuten igandean Oizen, 6-1 galtzen joan ondotik, eta etxean finalerako txartela lortu nahiko dute, iaz finalista izan zen Oizko taldearen kontra.

 

Doneztebe Titi eta Oiz A taldeek jokatuko dute finalerdietako itzulerakoa Bear-Zana plazan, ortziralean 18:30ean hasita

Bigarren finalerdiaren itzulerakoa, berriz, uztailaren 26an jokatuko dute Oizen, datorren igandean, 17:00etan hasita, Oiz B eta Arraioz Zubiondoa-Indakoa taldeen artean. Arraiozen jokatutako partidan 9-5 nagusitu ziren etxekoak, baina Oizko gazteek Oizen jokatuko den finalerako txartela eskuratzen saiatuko dira herriko plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun