Mendialdeko Bote Luze Txapelketako jardunaldia izanen dute larunbatean Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 16a

Ekainaren 27an Etxalarren jokatu zen Mendialdeko Bote Luze Txapelketako jardunaldiko pilotariak.

Mendialdeko bote luze txapelketa hasia da. Bera, Etxalar, Urdazubi, Senpere, Baztan, Sara, Ainhoa eta Zugarramurdiko pilotariak lehian ari dira modalitate berezi honetan. Dagoeneko Urdazubin, Erratzun eta Etxalarren jokatuak dituzte partidak eta uztailaren 18an, larunbatean 09:00etan hasita jokatuko dute jardunaldia Zugarramurdiko frontoian.

09:00etan hasiko da jardunaldia frontoian eta emakumeen eta gizonen lau partida jokatuko dituzte

Emakumezkoen bi partida jokatuko dituzte: Zugarramurdi eta Ainhoaren artekoa lehenik eta Sara eta Etxalar artekoa ondotik. Gizonezkoak ariko dira segidan: Senpere eta Urdazubiren arteko partida lehenik eta Sara eta Etxalar artekoa, azkenik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun