Aiestaran VII.a-Ezkurra II.a eta Susperregi-Larrañagari gainditu dituzte, hurrenez hurren
Txapelketako lehen partidan gorrien garaipena argia izan zen (2-0). Lehen jokoak ez zuen historiarik izan eta markagailua argia izan zen, 15-3. Bigarren jokoa lehiatuagoa eta politagoa izan zen. Aiestaranek eta Ezkurrak erreakzionatu eta zortzina berdindu zuten. Momentu horretan Barrenetxeak agintea hartu eta 12-9 ihes egin zuten 15-10 partida ixteko. Barrenetxea nagusi eta Zubirik sakearekin egindako zortzi tantoekin, markagailua gorrien alde jarri zuten. Ezkurrak ez zuen tantorik egin saketik.
Bigarren partida 2-1 bukatu zuten Juaneneak eta Aldabek. Gorrien nagusitasun berarekin hasi zen, Juanenea eta Aldabe. 15-4 irabazi zuten lehen jokoa. Bigarren jokoa askoz parekatuagoa izan zen, eta urdinek irabazi zuten, 12-15 Larrañagaren lan txukunean oinarrituta. Hamabi tanto egin zituen Larrañagak joko honetan. Hamabinako berdinketaren ondotik, azken hiru tantoak urdinenak izan ziren.
Joko erabakigarria Susperregiren lau akatsekin hasi zen, 4-0eko markagailuarekin. Ondoren, markagailua iraultzea ezinezkoa izan zen eta 8-3 bukatu zen. Gorriek bikote osoagoa izan ziren.