Arraiozek eta Doneztebe Titik abantaila hartu dute laxoa txapelketako finalerdian

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 14a

Oiz A taldea 6-1 irabazten izan zen igande arratsaldean Oizen jokatutako partidan, baina Doneztebe Titik markagailua irauli zuen (7-9). Argazkia: Xabier Urreisti

XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketak aitzinera segitzen du eta finalerdietako joaneko partidak jokatu dituzte asteburu honetan. Lehen partida hauetan abantaila hartu dute Arraioz Zubiondoa-Indakoa eta Doneztebe Titi taldeek. Oizko bi taldeei, aldiz, zaildu egin zaie herrian jokatuko den finalerako txartela, baina oraindik itzulerako partidan irauli dezakete egoera.

Finalerdietako joaneko partidetako emaitzak

Arraioz Zubiondoa-Indakoa (Mikel Mindegia, Oskitz Karrikaburu, Urki Etxandi eta Aritz Alunda), 9 – Oiz B (Xuban Ilarregi, Mikel Mikelarena, Markel Leatxe eta Zorion Zelaieta), 5

(1-1, 5-1, 5-3, 8-3, 8-5, 9-5).

 

Oiz A (Ioritz Zelaieta, Iker Bereau, Jon Oiartzabal eta Ugutz Zelaieta), 7 - Doneztebe Titi (David Mitxeo, Koteto Ezkurra Eloi Garcia eta Daniel Pio Garcia), 9

(3-0, 3-1, 6-1, 6-6, 7-6, 7-9).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun