XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketak aitzinera segitzen du. Joan den asteburuan, final laurdenak jokatu zituzten, eta asteburu honetan finalerdiak hasiko dituzte.
Ligaxkan lehenbiziko bi postuetan akitu zuten Doneztebe Titi eta Oitz B taldeak zuzenean sailkatu ziren finalerdietara, eta haiekin batera, Arraioz Zubiondoa-Indakoa eta Oitz A taldeek lortu dute finalerdietara pasatzea.
Finalerdiak joan-etorriko kanporaketak izanen dira. Hala, igande honetan, joaneko partiduak jokatuko dituzte, eta hurrengoan bueltakoak. Hala erabakiko dute finalera zein bi talde sailkatuko diren.
Joaneko finalerdiak
- Arraioz Zubiondoa – Indakoa vs Oitz B partidua, igande goizean, 10:30ean izanen da.
- Oitz A vs Doneztebe Titi partidua, igande arratsaldean jokatuko dute, 18:00etan.