Unax Apeztegia elizondoarrak irabazi du Nafarroako Master txapelketa

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 6a

Nafarroako masterrean parte hartu zuten pilotariak, antolatzaile eta laguntzaileekin batera.

Fermin Arribillagak eta Unax Apeztegia elizondoarrak irabazi zuten ortzirale arratsaldean Labriten jokatu den Nafarroako bosgarren esku pilota Masterra. Lagunak klubeko aurrelariak eta denboraldiko atzelari onenak 18-15 irabazi zieten Oihan Canabal igantziarrari eta Alduntzini, Besarkada-Abrazo elkartearen alde eta maite duen pertsona baten suizidioak eragindako pertsonei laguntzeko eta errealitate hori prebenitzeko jaialdia ireki zuen partidan.

Eskuz binakako partidan, Arribillagarekin batera, 18-15 irabazi zien Oihan Canabal igantziarrari eta Alduntzini

Larruzko paletako partidan, Marcos Perezek eta Ignacio Perez Galbetek 12-9 eta 12-7 irabazi zieten Berrogiri eta Ziaurrizi. Pala motzean, azkenik, Iñigo Eslavak eta Ibai Santestebanek garaipena lortu zuten, Mendizabal-Nicuesa bikotea mendean hartuta (11-12, 12-5 eta 5-8).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun