Lehenbiziko ordainketa honetan, Nafarroako Gobernuak 1.512.500 euro onartu ditu dagoeneko ibilgailu elektrikoak erosteko, hau da, Tximista Auto 2026 Planean horretarako duen aurrekontu osoaren % 40,8. Eta, karga puntuendako dirulaguntzari dagokionez, urte honetarako aurreikusia zuten aurrekontu osoa (milioi bat euro) esleitu dute dagoeneko.
Nola eskatu laguntzak
Tximista Auto 2026 Planaren deialdia 2026ko urriaren 31ra arte edo aurrekontu kreditua agortu arte egonen da zabalik.
Tximista Auto 2026 Planak 3,7 milioi euroko aurrekontu orokorra du ibilgailu elektrikoak erosteko, eta bertze milioi bat euro kargatzeko puntuak jartzeko. Deialdiak lehentasuna ematen dio Europan muntatutako ibilgailuak erosteari. Autoen kasuan, Europan muntatutakoek gehienez ere 5.000 euroko laguntza jasotzen dute, eta 2.500 eurokoa kontinentetik kanpo muntatutakoek. Eta kopuru horiei, Energia Aurrezkiaren Ziurtagiriagatik erdietsitako laguntzak gehitzen ahal zaizkie, baita kenkari fiskalak ere: ibilgailu elektriko puruentzat % 35erainokoak eta kargatze azpiegiturentzat % 25erainokoak.