Urteko bidaiarik arrakastatsuenekoa izaten da eta oraingoan ere aurreikuspenak bete ditu ekainaren 5etik 12rako luzatu zen bidaiak. Istanbulen egun erdiko egonaldia egin eta bertako meskita bisitatzeko aukera izan zuten. Ondotik, Greziako irletara joan ziren 110 bazkideak. Parte hartzaileek «bidaia zoragarria» izan dela diote: Gustura bueltatu dira eta hurrengo helmuga dagoeneko begiz joa izanen dute aunitzek.
Datozen irteeretarako izena emateko egunak jakinarazi dituzte. Arantzazura joan nahi dutenek uztailaren 6an, 7an eta 8an eman beharko dute izena. Andaluziara joan nahi dutenek, aldiz, uztailaren 13an eta 14an, goizeko bederatzietatik aurrera 948 450 878 edo 618 567 837ra deitu edo elkartearen egoitzara joan beharko dute.