Ligaxka akitu ondotik, asteburu honetan hasiko da XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketako kanporaketa fasea. Final laurdenetan lau talde ariko dira finalerdietarako bi txartelen bila. Bi neurketak partida bakarrera jokatuko dira, eta irabazleek Doneztebe Titi eta Oiz B taldeekin neurtuko dituzte indarrak finalerdietan.
Final laurdenetako partidak
-
Arraioz Zubiondoa – Indakoa vs Doneztebe Apeztegia
Uztailak 4, larunbata, 16:30ean -
Oiz A vs Irurita Migelene
Uztailak 4, larunbata, 18:00etan
Kanporaketetan ez dago bigarren aukerarik: irabazleek aitzinera eginen dute, eta galtzaileek txapelketari agur erranen diote.
Laxoa Elkarteak zale eta herritar guztiak animatu nahi ditu partidak bertatik bertara jarraitzera.