
Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatzea nahitaezkoa da
Kanpainaren helburua «ostatu turistikoen eskaintzan dagoen intrusismoaren aurka sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta borrokatzea eta ezkutuko turismo jarduera murriztea» dela azpimarratu dute, eta, horretarako, informazioa emanez eta zabalduz hasi dute kanpaina, «sektorearentzat eta herritarrentzat» interesekoa den informazioa zabalduz, alegia.
Turismo Sailak gogorarazi du 2026an Nafarroako Turismoaren erregistro zenbakirik gabe aritzeak 9.000 eurorainoko zigor ekonomikoa ekar dezakeela
Joan den urtearekin konparatuz gero, zigorrak nabarmen handitu dituzte, 5.000 eurotik 9.000 euroraino. Izan ere, 2025ean, 2025ean, salatuak izan ziren 71 apartamentuetatik 37 herritarrek salaketa postontziaren bitartez emandako abisuengatik harrapatu zituzten. Horiek guztiei espedienteak ireki zitzaizkien, eta, azkenean, 41ek 5.000 euro inguruko zigorrak hartu dituzte.
2025eko ikuskapenen balantzea
Ikuskaritzak: 71tik 37 (% 52) herritarrek eskatuta
Turismo ostatu irregular gehienak Iruñean
Salaketa postontzira sartzeko, Turismo Zuzendaritza Nagusiaren egoitza elektronikora jo behar da.

Nafarroaren isurialde atlantikoan 5.879 lotoki daude erregistratuak, 499 establezimenduren artean
TTIPI-TTAPA/ERRAN.EUSek Nafarroa Garaian hartzen duen eremuan 499 establezimendu ageri dira Nafarroako Gobernuak duen Turismo Ostatuen Zerrenda Ofizialean, modalitate guztien artean (aterpetxeak, hotelak, ostatuak, landetxeak, apartamentuak…). Eta, denen artean, 5.879 loleku eskaintzen dituzte.
Ikusi segidan dagoen taula honetan herri bakoitzeko datuak: