Espainiako federazio arteko eskola adineko esku pilota txapelketa irabazi du aurten ere Nafarroak

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 29a

Nafarroako ordezkariak txapeldun izan dira Iscarren jokatu den Espainiako federazio arteko infantil eta kadete mailako pilota txapelketan.

Joana Iratzoki igantziarra, Erik Igoa etxalartarra, Iraitz Andiarena leitzarra, Mikel Iñarrea iruritarra, Alize Sagardui goizuetarra eta Mattin Leiza eta Mikel Ezkurra aurtiztarrak txapelarekin bueltatu dira Iscarretik (Valladolid), Enaitz Telletxea Igantziko entrenatzailea bezala.

Eskola adinean dauden pilotarien artean Espainiako federazio arteko pilota txapelketa jokatu dute ekainaren 25etik 28ra Iscar herrian (Valladolid). Sailkapen orokorrean Nafarroa izan da txapeldun. Esku pilotan, eskualdeko pilotari aunitz joan ziren eta guztiak urrezko dominarekin bueltatu dira.

Eskuz binaka, infantil mailako mutikoetan, Erik Igoa etxalartarra, Iraitz Andiarena leitzarra eta Mikel Iñarrea iruritarra izan dira Nafarroako pilotariak. Lehen jardunaldian, Iñarreak eta Igoak 2-0 (8-2 eta 8-1) irabazi zieten Gaztela-Leongo Pequeri eta Postigori; bigarren jardunaldian Andiarenak eta Brañak eta 2-0 (8-0 eta 8-3) irabazi zieten Kataluniako Castelloni eta Ibañezi; hirugarren jardunaldian, Igoak eta Iñarreak 2-0 (8-0 eta 8-3) irabazi zieten Errioxako Ruizi eta Jimenezi; laugarren jardunaldian, Andiarenak eta Igoak 2-0 (8-1 eta 8-3) irabazi zieten Conde eta Etxebarria independenteei eta finalean, Andiarenak eta Igoak 2-0 (8-1 eta 8-1) irabazi zieten Errioxako Barriori eta Jimenezi.

Infantil mailako mutikoetan, Txarutako Iñarrea, Aurrerako Andiarena eta Bortzirietako Igoa txapeldun, Enaitz Telletxea entrenatzaile igantziarrarekin batera.

Eskuz binaka, infantil mailako nesketan, Joana Iratzoki igantziarra, Aiora Baleztena eta Iranzu Vidan aritu dira Nafarroako ordezkari. Lehen jardunaldian, Vidanek eta Baleztenak 2-0 (8-2 eta 8-4) irabazi zieten Errioxako Martinezi eta Fernandezi. Bigarren jardunaldian, Iratzokik eta Vidanek 2-0 (8-2 eta 8-3) irabazi zieten Gaztela-Leongo Castillori eta Fernandezi. Finalean, Vidanek eta Baleztenak 2-0 (8-4 eta 8-3) irabazi zieten Errioxako Martinezi eta Fernandezi.

Arkupe elkarteko Joana Iratzoki igantziarra, Vidan eta Baleztena, txapeldun infantil mailan.

Eskuz binaka, kadete mailako nesketan, Alize Sagardui goizuetarra, Uxue Gomez eta Maria Crespo izan ziren Nafarroako pilotariak. Lehen jardunaldian, Sagarduik eta Crespok 2-0 (10-2 eta 10-2) irabazi zieten Gaztela-Leongo Castillori eta Ugalderi. Bigarren jardunaldian, Gomezek eta Crespok 2-1 (8-10, 10-5 eta 2-5) irabazi zieten Gaztela-Leongo Ugalderi eta Fernandezi.

Alize Sagardui goizuetarra, Crespo eta Gomez, txapeldun kadete mailan.

Eskuz binaka, kadete mailako mutiletan, Mattin Leiza eta Mikel Ezkurra aurtiztarrak eta Sergio Santesteban izan ziren Nafarroako pilotariak. Lehen jardunaldian, Ezkurrak eta Santestebanek 2-0 (10-6 eta 10-2) irabazi zieten Kataluniako Martinezi eta Irazolari. Bigarren jardunaldian, Ezkurrak eta Santestebanek 2-0 (10-3 eta 10-3) irabazi zieten Aragoiko Victor eta Ruben Colas anaiei. Finalerdian ere, Ezkurrak eta Santestebanek 2-0 (10-1 eta 10-4) irabazi zieten Santa Cruz eta Arroyo independenteei eta finalean, Ezkurrak eta Santestebanek 2-0 (10-4 eta 10-0) irabazi zieten Aragoiko Garciari eta Victor Colasi.

Mattin Leiza eta Mikel Ezkurra aurtiztarrak, tartean Sergio Santesteban dutela, Enaitz Telletxea entrenatzailearekin, txapeldun kadete mailan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun