Eneit Bertiz txirrindulari sunbildarrak irabazi du GreenSeries txapelketa

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 26a

GreenSeries txapelketako 23 urtez beheitiko podiumean, Eneit Bertiz sunbildarra garaile, Oihan Aleman iruritarra bigarren eta Jon Egizabal leitzarra hirugarren.

UCI C2 mailako 2026ko Green Series Nazioarteko XCO Txapelketaren zazpigarren eta azken proba egin zuten igandean Lezaman (Bizkaia). SH Metalgraf taldeko Eneit Bertiz Apezetxea bigarren izan zen, Eneko Olveiraren gibeletik, baina halere sailkapen orokorrean garaile izan da txirrindulari sunbildarra, sub23 nahiz elite mailan. Euskadiko Kopako azken proba falta du jokatzeko eta gero Espainiako txapelketa uztailaren 18an izanen du Madrilen.

 

Lezaman igandean jokatutako azken proban bigarren izan arren, elite nahiz 23 urtez beheitiko sailkapen orokorrean garaipena lortu du

Elite mailako sailkapenean 960 puntu lortu diru Eneit Bertizek, bigarren izan den Saltoki Orbea taldeko Jose Miguel Rodriguez de Arellanok baino 200 gehiago (760), eta hirugarren izan da Saltoki Orbea taldeko Oihan Aleman Azkarraga iruritarra (752 puntu).

Aipatzekoa da, 23 urtez beheitiko sailkapen orokorrean podiumera igo ziren hiru txirrindulariak eskualdekoak direla. Kategoria honetan 1.040 puntu lortu dituen Eneit Bertizen gibeletik, bigarren izan da Oihan Aleman iruritarra (1.010 puntu) eta hirugarren honen taldekidea, Jon Egizabal Sagastibeltza leitzarra (940 puntu).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun