Euskarabentura espedizioaren edizio berri bat prest dago. Zortzigarren espedizio honetan Euskal Herriko zein diasporako 130 gazte euskaldunek parte hartuko dute Atharratzetik uztailaren lehenean abiatu eta Getxon akituko den hilabeteko abenturan. Gure eskualdeari dagokionez, uztailaren 19an, 20an eta 21ean, Lesakan, Amaiurren eta Urdazubin izanen dira. Bertze behin, EuskarAbenturak “jzioqui dugu” aldarriarekin bultzada eman nahi dio euskararen pizkundeari. Aurtengo adizioaren aurkezpena egiteko Haizea Solagurenbeaskoa Alkorta koordinatzailearekin egon gara.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.