Cederna Garalurrek ekoizpen proiektuetarako aholkularitza saioak eginen ditu eskualdean

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 24a

Aurten irailean hasi eta 2027ko apirilera arte eginen dira saioak eta, interesa dutenek, uztailaren 15a baino lehen eman beharko dute izena

Cederna Garalurrek lehenengo sektorearen inguruko proiektuak laguntzeko saioak antolatu ditu aurtengo irailetik heldu den urteko apirilera bitarte, zortzi egunetan banatuak. Sustraiak Habitat Design kooperatiba arduratuko da saioak gidatzeaz eta helburu nagusia ekoizpen eredu iraunkorrean aritzen direnei edota aritu nahi dutenei laguntza teknikoa eskaintzea izanen da.

Baztan-Bidasoan eta Mendialdean eginen dituzte saio kolektiboak, 6-8 lagunekoak, eta lurren azterketa kimiko eta mikrobiologikoa egiteko aukera ere emanen dute. Toki mugatuak dituenez, interesa dutenek izena eman beharko dute uztailaren 15a baino lehen hurrengo galdetegian. Informazio gehiago eskuragarri hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun