Anfas Nafarroatik udako denboraldirako bolunarioak behar dituztela berria jaso dugu. Udako oporretan hainbat eskaintza izaten dira eta familien eta boluntarioen laguntza urtean zehar ezinbertzekoa da, baita denboraldi honetako ekimen osagarri hauetarako ere. Tuteran, Lizarran eta Iruñean izanen dira udalekuak. Anfaseko langilea den Idoia Torrente Armentiak xehetasun gehiago eman dizkigu.