III. Benito Tainta Pilota Txapelketako lehen finalistak erabaki dira Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 23a

Aiur Ugartemendia leitzarrak kadete mailako finalerako txartela lortu du Lesakan. Abantzu-Zestoako Julen Urrestilla izanen du arerio uztailaren 11n.

Ortzegunean, berriz, senior mailako finalerdiak ere jokatuko dituzte

Arkupe pilotazale elkarteak Benito Tainta zenaren omenez Lesakan hirugarren aldiz antolatutako lau eta erdiaren barreneko San Fermin Pilota Txapelketa azken txanpan sartua da eta lehen finalistak igandean ezagutu dituzte, nesken eta infantil, kadete eta jubenil mailako mutilen finalerdiak jokatu baitituzte. Ortzegunean, senior mailako finalerdiak jokatuko dituzte.

Igandeko emaitzak Lesakan

Neskak, finalerdiak

  • Arhane Rey (Alde Zaharra), 9 – Larraitz Galardi (Oiarpe), 18

Mutiko infantilak, finalerdiak

  • Jon Areitio (Zornotza), 18 – Aitor Arteaga (Zazpi Iturri), 2

  • Erik Igoa (Bortziriak), 18 – Adei Lizarralde (Ilunpe). 14

Mutil kadeteak, finalerdiak

  • Suhar Mantzizidor (Lapke), 16 – Julen Urrestilla (Abantzu-Zestoa), 18

  • Beñat Eizagirre (Behar Zana), 16 – Aiur Ugartemendia (Aurrera), 18

Mutil jubenilak, finalerdiak

  • Enaitz Landa (Tolosa-Aurrera), 18 – Aitor Perurena (Tolosa-Aurrera), 10

  • Izkander Torralba (Zornotza), 18 – Unai Zufiria (Behar Zana), 9

 

Ortzegunean, 19:00etan Lesakan

Seniorrak final erdiak

  • Iker Izagirre (Lapke) - Koldo Bikandi (Olaburu-Iurreta)

  • Enaitz Anso (Zugarralde) - Aritz Olaizola (Abantzu-Zestoa)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun