Sute arriskua muturrekoa dela eta, San Joan surik ez egitea gomendatu du Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 23a

Sute arriskuaren iragarpena 2026ko ekainaren 23an.

Egunotan sute arriskua herrialde osoan "hagitz altua" edo "muturrekoa" dela kontuan hartuta, gaur gauean San Joan surik ez egitea gomendatu du Nafarroako Gobernuak. Eta udalei ere gogorarazi die «sua aisialdirako erabiltzeko araudiak» dioena, eta aholku zehatza eman die: «euren udalerrietan ez erabiltzeko material piroteknikorik edota sua duen bertze edozein lehergailurik»

Eguraldiaren iragarpenek diotenez, datozen egunetan ez da prezipitaziorik espero eta muturreko bero aldi progresiboak segituko duela iragarri dute. Hori horrela, Nafarroako Gobernuak gogorarazi du udalen eskumena dela «sua aisialdirako erabiltzeko araudiak dioena betetzea», eta, horregatik, «zuhurtziaz jokatzeko eta jarduera horiek eteteko deia» egiten die, «suteak gertatzeko arrisku handia baitago».
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun