Igande eguerdian Burlatan jokatutako promesa mailako partidan Joana Iratzoki igantziarrak eta Amaiur Martinez lesakarrak 18-8 irabazi zieten Garazi Imaz leitzarrari eta Sotili
Etxegaraik eta Gamindek ligaxkako hirugarren puntua lortu zuten igande eguerdian Burlatan, Ruiz de Infanteri eta Capellani 22-16 irabazita. Gauzak horrela, Salsamendi-Mendizabalek, Ibarrola-Capellanek eta Sagardui-Arrillagak puntu bana eskuratu dute lehen ligaxka honetan, baina Salsamendi-Mendizabalek egingo dute aurrera, tanteo hobea lortu dutelako. Partida polita izan ze Burlatakoa eta Etxegarai-Gamindek lan handia egin behar izan zuten irabazteko. Lehiaren lehen zatian, Ruiz de Infantek eta Capellanek sei tantotako aldea ere lortu zuten, baina azkenerako partida luze egin zitzaien eta amore eman behar izan zuten multzoko liderren aurka.
Izabako aurrelariak eta atzelari andoaindarrak, beraz, Olatz Arrizabalaga eta Nahia Bertizen aurka jokatuko dute finalerako txartelaren bila.
Promesa mailan, Iratzoki igantziarrak eta Martinez lesakarrak 18-8 irabazi Imaz leitzarrari eta Sotili
Burlatan jokatutako promesa mailako partidan, lau pilotarietatik hiru eskualdekoak ziren. Arkupe elkarteko Joana Iratzoki igantziarrak eta Amaiur Martinez lesakarrak 18-8 irabazi zieten Aurrerako Garazi Imaz leitzarrari eta Janire Sotili.