Iruhbi Pilota egitasmoaren baitan, Nafarroako Euskal Pilota Federazioak eta Laxoa Elkarteak antolatutako Mendialdeko Bote Luze Txapelketak Baztan, Bortziriak eta Xaretako herriak biltzen ari da hilabetetan. Txapelketaren helburu nagusiak joko zuzeneko pilota plazak berreskuratzea eta bote luzea zein bertzelako modalitate historikoak ezagutaraztea izanen da. Ekainaren 21ean, igandean 11:00etan hasita, jardunaldia jokatzekoa dute Erratzun. Emakumezkoetan, Etxalar eta Bera izanen dira aurrez aurre eta gizonezkoetan, Baztan eta Etxalar.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.