Xorrotx eta fin

Harrera bikaina izan du Euspot Euskarazko Spot Lehiaketak

Xorroxin irratia 2026ko ekainaren 18a

Aretxabaletako udalak, Arteman komunikazioak, Mondragon unibertsitateak eta Arizmedi ikastolak antolatuta eta Eusko jaurlaritzak babestuta, 15. Euspot Euskarazko Spot Lehiaketa egin da. Euskal Herrian aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatearen arloa uztartzen eta erreferente bilakatu da euskarazko publizitatearen harrobia lantzen. 2026ko edizioan Euspoten parte-hartzea handia izan da: guztira 95 lan aurkeztu dira. 

Aste honetan, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean egin da sari banaketa besta.. Lehiaketan aurkeztutako 95 iragarkietatik epaimahaiak aukeratutako 20 finalistak ikusi ahal izan dira pantaila handian eta ekitaldi ostean luntxaz gozatu ahal izan dute gerturatutakoek. Sarituen artean, Mikel Lizardi Ursuegi elizondorra dago, musika sinkronizazio onenaren saria lortu dute Mikel Lizardi elizondarrak eta Inhar Ormazabal iruindarrak ekoitziriko “ igo ezazu bideoa” spotarengatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun