Erremontari-Sagardoaren Txapelketako finalerdirako pilotak bereizi dituzte

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 18a

Azpiroz, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarra, Ansa II.a eta Aritz Zubiri goizuetarra asteazkenean Galarretan, finalerdirako bereizi dituzten pilotekin. Argazkia: Maialen Andres

Bereziartua sagardotegiaren izenean ari diren Imanol Ansak eta Aritz Zubiri goizuetarrak, Aburuza sagardotegiaren izenean ari diren Josetxo Ezkurra II.a doneztebarraren eta Azpirozen aurka neurtuko dituzte indarrak datorren astelehenean jokatuko den Erremontari-Sagardoaren Txapelketako finalerdian. Bikote irabazleak, Aldabe eta Barrenetxea IV.a izanen ditu esperoan ekainaren 29ko finalean.

Ekainaren 22ko finalerdirako pilotak bereizi zituzten asteazkenean Galarretan. Ezkurra II.ak eta Azpirozek pilota biziagoak aukeratu zituzten, Ansa II.ak eta Zubirik motelagoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun