Cederna Garalurrek Baztan-Bidasoan elikadura dinamizatzaile lanean aritzeko langilea behar du

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 18a

Astean 20 orduko lanaldia izanen du eta interesatuek uztailaren 3ra arte bidaltzen ahalko dituzte curriculumak.

Nafarroako Mendialdean lan egiten duen Cederna Garalur elkarteak elikadura sistema lokalen dinamizatzaile lanetan aritzeko pertsona bat behar du Baztan-Bidasorako. Kontratuak lanaldi malgua izanen du: 20 ordu astean eta sei hilabeteko probaldia, luzatzeko aukerarekin.

Deialdira aurkezteko hurrengo baldintzak bete beharko dira:

  • Unibertsitate edo goi mailako titulua nekazaritza, ingurumen zientzia edo antzeko bertze ikasketetan
  • Elikadura, ingurumen edo landa garapen arloko prestakuntza edo ezagutzak
  • Euskarazko C1 maila egiaztatua edo proba gainditzea
  • B1 gidabaimena eta ibilgailua propioa

Interesa dutenek info@cederna.es helbidera bidali beharko dute curriculuma uztailaren 3ko 14:00ak arte. Informazio gehiago eskuragarri cederna.eus webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun