[BIDEOA] Hondarribitik Jaizkibelerako bidea egin dute Arkupeak elkarteko mendizaleek

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 17a

Arkupeak elkarteko mendi taldeak hilabeteroko txangoa egin du ekainaren 16an. Astearteko eguraldi ederra aprobetxatu, Hondarribiko Guadalupe ingurutik abiatu eta Jaizkibel mendian ibili ziren 79 mendizale, aunitzetan Kantauri itsasoaren bazterrean. Ibilbide polita egin zuten eta indarrak berreskuratzeko, Berako Zalain jatetxean beti bezain ederki bazkaldu zuten. Irudiak: Joxe Zubieta

Uda garaian sartuta, uztailean Baztanera, abuztuan Pirinioetara eta irailean Berastegira joanen dira Arkupeak elkarteko mendizaleak eta, udazkenean, urrian Aralarrera, azaroan Leitzara eta abenduan Malerrekara joanen dira, hilabeteko hirugarren asteartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun