Manttale azpitxapeldun izan da Nafarroako Txapelketako Kilometro Bertikalean

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 17a

Nafarroako Kilometro Bertikaleko Taldekako Txapelketan txapeldunorde izan zen Manttaleko taldea.

Banakako Euskal Herriko txapelketan, berriz, promesa mailan txapeldun izan zen Beñat Albisu, junior mailan bigarren eta hirugarren izan ziren Luken Urtxegi eta Oihan Pikabea eta C beteranoen mailan hirugarren Josema Huizi

Manttale txapeldunorde izan zen larunbatean Izaban, Nafarroako Txapelketako Kilometro Bertikalean. Bigarren gelditu zen Juan Luis Irazokik, Josema Huizik, Oihana Arrutik, Beñat Albisuk, Haitz Telletxeak, Luken Urtxegik eta Oihan Pikabeak osatutako taldea, Hiru Herri taldearen gibeletik eta Noaingo Mendi Taldearen aitzinetik. 

Izabako kilometro bertikala (Ardibidepikua Bertikala) 3,2 kilometro eta 800 metro desnibeleko igoera da, Larratza gailurreraino.

Manttale bigarren podiumean, Hiru Herri taldearen gibeletik eta Noaingo Mendi Taldearen aitzinetik.

 

Banakako Euskal Herriko Txapelketa

Nafarroako taldekako zilarraz gain, lasterketa berean kilometro bertikaleko Euskal Herriko Banakako Txapelketa jokatzen zen eta Manttaleko korrikalariak podiumera igo ziren hainbat kategoriatan. 

Mikel Albisu Euskal Herriko txapeldun banaka, promesa mailan.

Beñat Albisu irabazle izan zen promesa mailan; Luken Urtxegi bigarren eta Oihan Pikabea hirugarren juniorretan. Eta C beteranoen mailan, Josema Huizi hirugarren izan zen.

Luken Urtxegi bigarren eta Oihan Pikabea hirugarren promesa mailan.

Josema Huizi hirugarren beteranoen C mailan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun