Doneztebe Titi eta Oiz B zuzenean sailkatu dira XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketako finalerdietarako

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 17a

Joan den urtean bezala, aurten ere finalerdietarako sailkapena lortu du Oiz B talde gazteak. Argazkia: Xabier Urresti

Joan den asteburuan jokatu zuten XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketako ligaxkako azken jardunaldia, eta ondorioz kanporaketetako lehen sailkapenak zehaztuta gelditu dira.

5. jardunaldiko emaitzak

  • Arraioz Zubiondoa-Indakoa, 9 – Oiz A, 0
  • Doneztebe Titi, 9 – Oiz B, 4
  • Irurita Migelene, 9 – Doneztebe Apeztegia, 5

Emaitza hauen ondotik, Doneztebe Titi eta Oiz B taldeek zuzenean lortu dute finalerdietarako sailkapena, ligaxkako lehen bi postuetan akitu baitute, bortz partidetatik launa irabazi eta bana galduta.

Hala ere, ligaxka oraindik ez da guztiz akitu, jokatzeko baitago oraindik gibeleratutako partida bat, Irurita Migelene eta Oiz A taldeen artean. Partida horrek erabakiko du bietako zein taldek akituko duen laugarren postuan eta zeinek bosgarrenean eta beraz, final laurdenetako kanporaketa zein plazatan jokatuko duten, berriz ere bi talde horien artean.

Momentuz, honako kanporaketa bakarra dago zehaztuta:

 

Final-laurdenak

  • Arraioz Zubiondoa – Indakoa (3.) - Doneztebe Apeztegia (6.). Partida bakarrera jokatuko da, Arraiozen.

Zehazteke dagoen final-laurdena:

  • Irurita Migelene vs Oiz A

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun