[ARGAZKIAK] Eskualdeko emakume lasterkariek maila bikaina erakutsi dute T3T mendi lasterketan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 16a

Ekainaren 14an jokatu zuten T3T mendi lasterketa eta parte hartu zuten eskualdeko hiru lasterkariek lehenbiziko sei postuetan sailkatzea lortu zuten.

Beroari aurre eginez, 42,8 kilometro eta 2.878 metroko desnibel positiboa gainditu behar izan zituzten lasterkariek.  Maddalen Jimenez Andres beratarra bigarren izan zen helmugan eta 05.28.16 denboran osatu zuen lasterketa. Laugarren postuan Ainhoa Etxegarai Elgorriaga beratarra sailkatu zen (05.31.25) eta Itxaro Zabaleta Zabaleta leitzarrak seigarren postua eskuratu zuen( 05.37.03).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun