ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Hirugarren mailarako bidean Zangozan izanen du azken geltokia Baztan Futbol Taldeak

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 12a

Baztan eta Cantolagua futbol taldeek hirugarren mailarako igoera jokoan izanen dute larunbatean Zangozan. Baztango zaleak ere bertan izanen dira. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Errugbian, berriz, Sarako Izarra Frantziako hirugarren mailako finalerdia jokatuko du Girondan

Joan den asteburuan partida garrantzitsuak zituzten Baztan Futbol Taldeak eta Sarako Izarra errugbi taldeak. Baztandarrek, eta oraingoan erabakigarriak izanen dituzte. Hirugarren mailarako igoera faseko itzulerako partida jokatuko dute baztandarrek Zangozan Cantolaguaren kontra. Bana berdindu zuten Giltxaurdin Mikel Sasnsiñenak ia partidako azken jokaldian lortutako golari esker eta larunbatean erabakiko da bietatik zein talde igoko den hirugarren mailara, Doneztebe eta Gazte Berriak Ansoain taldeekin batera. Partida horretara joateko autobusak ere jonane dira Elizondotik. Sarako Izarra errugbi taldeak, berriz, Frantziako hirugarren mailako finalerdia jokatuko du Girondan, Saint-Médzrd-en-Jalles herrian, hain zuzen apirilaren 26an Akitania Berriko txapelketako finalean gainditu zuen taldearen kontra, SA Saint Maixentais taldearen kontra.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikotik hirugarren mailara igoera fasea, itzulerakoa

CD Cantolagua- Baztan KE, larunbatean 18:00etan Zangozan. (joanekoan 1-1)

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako txapelketako finalerdia

Sarako Izarra – SA Saint Maixentais Rugby, Girondako Saint-Médard-en-Jalles herriko Robert Monseau estadioan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun