Maiatzaren 28an 300.000 euskaldun gehiago 2036rako: euskalduntzearen erritmoa bikoizteko erronka aurkeztu zuen Euskalgintzaren Kontseiluak. Pizkunderako Erronkak euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi duten larrialdi linguistikoari erantzun eta indarraldi berri baterako ibilbidea abiatu nahi du. Euskaltzaleon Martxa eginen dute ekainak 13an, larunbat honetan euskaraz bizitzeko baldintza errealak eskatzeko: ofizialtasun osoa, jauzia hizkuntza politiketan eta euskaltzaletasuna. Guzti honetaz solastatzeko gaur Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiarekin egon gara.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.