Ekaineko azken elkarretaratzea astelehenean eginen dute pentsiodunek

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 13a

Ekaineko, eta beraz, ikasturte honetako azken elkarretaratzea izanen da Baztan-Bidasoko Pentsiodunen Mugimenduko kideek astelehenean Beran eginen dutena. 

Guttieneko pentsioa guttieneko soldatarekin parekatzeko eskaria, zaintza, osasun sistema, Palestina... Ikasturte honetan ere hainbat aldarrikapen paratu dituzte mahai gainean Baztan-Bidasoko Pentsiodunen Mugimenduko kideek. Hilabetero-hilabetero, karrikara atera dira, Donezteben, Lesakan, Elizondon eta Beran, txandaka. Hilabeteko hirugarren astelehenetan egin dute hitzordua, 12:00etan, eta astelehen honetakoa ere halaxe izanen da. Ekainaren 15ean Beran egin dute hitzordua. 

Astelehen honetako elkarretaratzea egin ondotik, uztailean eta abuztuan deskantsu hartuko dute, eta irailean hasiko dira berriz. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun