Astelehenean jokatuko dute partida Galarretan eta bikote irabazleak Ezkurra II.aren eta Azpirozen kontra jokatuko du finalaurrekoa
Pilota aukeraketari dagokienez, Goikoetxea eta Juanenea izan ziren kantxara salto egiten lehenak, eta euren gustuko lau pilota bereizi zituzten. Pisu gutxiagoko materialaren alde egin zuten, bote handiarekin, eta zertxobait biziagoak. Bi pilotak 125 gramoko pisua izan zuten eta beste bik 128 gramokoa. Ansak eta Zubirik pilota motelagoen eta astunagoen alde egin zuten, Urnietako aurrelaria jokoan gehiago sartzeko helburuarekin. 129, 127, 126 eta 125 gramoko pilotak izan ziren.
Bikote irabazleak, beraz, Ezkurra II.aren eta Azpirozen kontra jokatuko du finalerdia eta honen irabazlea Aldaberen eta Barrenetxearen kontra ariko da finalean.