Ollargan egunik onena izan ez bazuen ere, Green Series txapelketan lider segitzen du Eneit Bertiz sunbildarrak

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 10a

Green Series txapelketako liderrak, igandeko Ollargako probaren ondotik. Eskuinetik hasita lehena Eneit Bertiz eta hirugarrena Unai Iñarrea.

UCI C2 mailako 2026ko Green Series Nazioarteko XCO Txapelketaren seigarren eta azken aurreko proba egin zuten igandean Arrigorriagako Ollargan (Bizkaia). Eneit Bertiz Apezerxea sunbildarrak ez zuen bere egunik onena izan, baina halere hirugarren postua eskuratu zuen 23 urtez azpikoetan eta scratchean berriz, bosgarren postua. Halere, bi kategorietan lider da orain.

Proba baten faltan, 23 urtez beheitiko kategorian berdindua dago Oihan Aleman iruritarrarekin eta junior mailan garaipena segurtatu du Unai Iñarrea igantziarrak

23 urtez beheitiko kategorian Oihan Aleman Azkarraga iruritarrarekin berdindua dago eta Jon Egizabal Sagastibeltza leitzarra hirugarren da.

Junior mailan, berriz, Unai Iñarrea Iguzkiagirre bigarren izan zen Ollargan, baina dagoeneko segurtatua du garaipena sailkapen orokorrean, 200 puntu baino gehiagoko aldea ateratzen baitio bigarren sailkatuari.

Ekainaren 21ean Lezaman jokatuko dute txapelketako azken proba.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun