III. Benito Tainta Pilota Txapelketako partidak gaur Donezteben eta bihar Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 10a

Aurrerako Hegoi Txoperena leitzarrak jokatuko du ortzeguneko lehen partidan Lesakan, Oiarpeko Manex Olaizen kontra.

Arkupe pilotazale elkarteak Benito Tainta zenaren omenez Lesakan hirugarren aldiz antolatutako lau eta erdiaren barreneko San Fermin Pilota Txapelketaren barrenean, ekainaren 11n, ortzegunero bezala, gizonezko nagusiak ariko dira Lesakako udal pilotalekuan. Tartean, lehen partidan, Aurrerako Hegoi Txoperena leitzarra ariko da eta Enaitz Anso oronoztarra bigarrenean. Horien aitzinetik, igandean jokatu gabe gelditu zen jubenil mailako final laurdenetako azken partida jokatuko dute ekainaren 10ean, asteazken arratsaldean, Donezteben.

Ekainaren 10ean, asteazkenean 18:00etan, Donezteben

Jubenilak, final laurdenak

  • Unai Zufiria (Behar Zana) – Aitor Perurena (Tolosa-Aurrera)

     

Ekainaren 11n, ortzegunean 18:30ean, Lesakan

Seniorrak

  • Hegoi Txoperena (Aurrera) – Manex Olaiz (Oiarpe)

  • Unax Madina (Intxurre) – Enaitz Anso (Zugarralde)

  • Beñar Gorostidi (Zazpi Iturri) – Aritz Olaizola (Abantzu-Zestoa)

  • Mikel Egurrola (Markina) – Xabat Sasiain (Abantzu-Zestoa)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun