Kattalin Lizarraga leitzarra Señora Sariketako buruz burukoan aritu da

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 9a

Joan den larunbatean, VI. Señora Sariketako finala jokatu zen Plentzian. Oihana Iguaranek jantzi zuen sariketako pamela, Kattalin LIzarragarekin buruz burukoan kantatu ondotik. Finalean Kattin Madariaga aranztarra ere aritu zen. 

Finalean, Oihana Iguaran, Kattalin Lizarraga leitzarra, Kattin Madariaga aranztarra, Maider Altuna, Lide Arregi eta Ana Picallo aritu ziren bertsotan. 

Sariak banatzerakoan, Amaia Elizagoien eta Malen Alzuart baztandarrek, iazko V. Señora Sariketako pameladunek, jantzi zioten aurtengo pamela Oihana Iguarani. Joane Aldalurrek, Kristina Mardarasek eta Rosi Lazkanok, iazko Tokado saridunek (Irati Tolosarekin batera), berriz, tokadoa jantzi zioten Tokado Saria jantzi zuen Lide Arregiri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun